Ekonomia klasiko edo ekonomiaren eskola klasikoa XVIII. mendean Adam Smith abiarazi eta XIX. mendean beste ekonomialari batzuek, haien artean David Ricardo, Jean-Baptiste Say, Malthus, John Stuart Mill eta James Stuart Mill, jarraitu zuten eskola ekonomikoa da. Eskola klasikoak epe luzera merkatuaren dinamika orekazkoa dela baieztatzen du, esku ikusezinaren ideia aldeztuz, Sayren legean ("eskaintzak bere eskaera sortzen du") eta laissez faire printzipioan oinarriturik. Horrela, orokorrean liberalismo ekonomikoaren aldeko korrontea dela esan daiteke, merkantilismoaren eta beste politika interbertzionisten aurkakoa. Ekonomia klasikoaren arabera, dirua bitarteko besterik ez da, ekonomia estaltzen "errezela", eta dinamika ekonomikoan eraginik ez duena.
Loturiko artikuluak
Barometro ekonomikoaBarometro ekonomikoa ikerketa ekonomikorako erakunde batek aldiro herrialde edo eskualde bateko koiuntura ekonomikoari buruz osatu eta publikoki plazaratzen duen txosten ekonomikoa, aldiko adierazle ekonomikoak zehaztuz, horien interpretazioa eginez,…
Ekonomia (definizioa eta kontzeptua)Ekonomia gizabanakoaren nahiz gizartearen beharrizanak eta nahiak arrazionalki nola betetzen diren aztertzen duen zientzia da, bereziki ekoizpenari, trukatzeari eta kontsumoari buruz. Hain zuzen ere, beharrizan eta nahi horiek…
Esku ikusezinaEkonomian, esku ikusiezina XVIII. mendean Adam Smith eskoziar filosofo eta ekonomialariak asmatu eta geroztik maiz erabilitako metafora da, merkatu askeari buruzkoa, teorian merkatu aske bateko eragile (ekoizle eta…