Ekonomian, likidezia-injekzioak edo diru-injekzioak, besterik gabe injekzioak ere deituak, banku zentralek finantza-entitateei ematen dizkieten aparteko kredituak, oso kondizio onetan eta interes baxuan, eta entitate haien tituluen erosketa masiboak dira, entitate horietako likidezia-arazoak konpondu (behar bezala jarduteko dirurik gabe geratzen direnean) edo kreditu horietako dirua ekonomia osora zabal dezaten, ekonomia suspertze aldera, enpresei eta partikularrei maileguak eginez. Banku zentralek diru-injekzioak egiten dituztenean, diru oinarria handitu eta inflazioa gehitu egiten da. Horregatik, likidezia-injekzioak aparteko mekanismoak izan beharko lirateke, gehiegizkoak eta maiz egiten direnean, inflazioaren gehiegizko gehikuntzak eragin ditzaketelako.
Loturiko artikuluak
Ustiapeneko dirulaguntzakEkonomian, ustiapeneko dirulaguntzak administrazio publikoek enpresei ematen dizkieten dirulaguntzak dira, itzuli beharrik gabekoak (funts galdura emandakoak), enpresari errentagarritasun gutxieneko bat eman edo kostuak estaltzearren, errentagarritasuna lortzea edo galerak…
Likidezia (aktibo likidoak)Agian likidezia finantzarioa bilatzen ari zinen. Likidezia ondasun batek berehalakoan edo oso epe laburrera diru bihurtzeko duen ahalmena da. Berehala eskudirutan bihurtu daitezkeen ondasunak aktibo likidoak direla esaten…
Diru beltza eta diru zikinaDiru beltza eta diru zikina eskuratzeko unean zein eduki bitartean ogasunari eta estatuko beste administrazioei aitortu ez eta ezkutatzen zaien dirua edo bestelako ondasuna da, diru edo irabazi horiengatik…