Ekonomia estatikoa denbora kontuan hartzen ez duten eredu ekonomikoen ikuspuntua da. Ekonomia dinamikoak, berriz, aldaketa ekonomikoak nola gertatzen diren aztertzen du, orekara heldu arte. Beste alde batetik, ekonomia…
Ekonomia informala, sektore informala edo ekonomia irregularra legeak baimendu baina aldi berean horretarako bete beharreko baldintzak betetzen ez dituzten jarduera ekonomikoen multzoa da, kontrol administratiboak saihesteko asmoz. Ekonomia informalean ez dira barneratzen, beraz, legetik kanpo burutzen diren jarduera ekonomikoak, legez kanpoko ekonomia alegia, hala nola droga trafikoa (ikus, gainera, ezkutuko ekonomia). Horren aurkakoa sektore edo ekonomia formala da, estatuak ezarrita dituen kontrolen baitan garatzen dena.
Ekonomia informalak zergak saihestea izan dezake helburu (jarduera horiek administrazioaren aurrean erregistratzen ez direnean, eta ondorioz iruzur fiskalean jausiz) edo bestelako kontrol administratiboak ez betetzea, hala nola lan arloko araudia (enplegu informala sortuz, etxeko garbitzaileen sektorean adibidez) edo ingurumenari buruzkoa. Maiz, produktibitate eskaseko sektoreetan biltzen den ekonomia da, hala nola birziklapena (kartoi, paper eta txatarra bilketa) edo etxeko garbiketa, eta bereziki estatuak kontrolak modu egokian burutzeko zailtasunak dituzten herrialdeetan, hala nola herrialde azpigaratuetan.
Ekonomia informalari hausnarketa-eskola zenbait garatu dira:
Erreferentziak
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.