Ekoizpen kostua


KategoriakEnpresa

Ekoizpen-kostua edo produkzio-kostua produktu bateko unitate bat ekoizteko beharrezkoak izan diren kostu guztien batura da, merkataritza-kostuak kenduta. Ekoizpen-kostua produktu bukatuak eta erdibukatuak balioesteko kostu historikoaren oinarria da. Aldi berean, prezioari ekoizpen-kostua kenduz marjin industriala delakoa eskuratzen da.

Kontabilitatean, ekoizpen-kostua enpresako aktiboko elementuak balioesteko irizpide bat da, elementu horiek enpresak berak ekoitzi dituenean.

Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, coste de producción, costo de producción.

144 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.