Ekoizpen-bolumena, produkzio-bolumena edo bolumen produktiboa enpresa edo lantegi batean produkzioa da, aldi jakin batean. Ikus, gainera Ekoizpen-ahalmena
Teoria marxistan, ekoizpen-indarrak edo produkzio-indarrak ekoizpena garatzeko erabiltzen diren ekoizpen-bideak (naturak eskaintzen dituen lehengaiak, materialak, makinak, energia) eta lan-indarra (gizakiaren lana) biltzen dira. Halaber, teknologia, antolakuntza moduak eta administrazioa ere biltzen dira ekoizpen-indarretan. Marxismoaren baitan, ekoizpen-indarren kontzeptua teoria ekonomikoan ohikoagoa den ekoizpen-faktoreen kontzeptuaren parekoa litzateke, baina baina kontzeptu marxistak inplikazio sakonagoak lituzke historiaren bilakaeran, hurrengo pasartean azaltzen denez.
Marxen arabera, ekoizpen indarren artean dagoen erlazioek, zehatzago ekoizpen bideen eta lan-indarraren artekoak, ekoizpen-harremanak direlakoak sortzen dituzte, eta ekoizpen-harreman hauek dira, ekoizpen-indarrekin batera, ekoizpen modua (esklabista, asiatikoa, feudala, edo kapitalista) eratzen dutenak. Ekoizpen-indarren eta ekoizpen-harremanen artean sortzen diren kontraesanak eta talkak dira marxisten arabera historiako aldaketak eragiten dituztenak, ekoizpen-modu batetik bestera igarotzea eragiten dutenak: aldaketa hauek ekoizpen-indarren garapenaren nahiz klase-borrokaren bitartez sor daitezke. Hain zuzen ere, marxismoaren baitan ohiko eztabaida izan da kapitalismoa gailentzea eta sozialismoaren etorrera bideratzeko ekoizpen-indarren garapena edo klase-borroka lehenetsi behar den. Eredu sobietarraren aldekoek ekoizpen-indarren eredua bultzatu behar dela aldezten duten bitartean, maoismotik kalse-borroka izan da behar da iraultzaren motore nagusia.
Beste hizkuntzetan: ingelesez, productive forces; frantsesez, forces productives; gaztelaniaz, fuerzas productivas.
Erreferentziak
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.