Ekoizpen-bolumena, produkzio-bolumena edo bolumen produktiboa enpresa edo lantegi batean produkzioa da, aldi jakin batean. Ikus, gainera Ekoizpen-ahalmena

Ekonomia marxistan, ekoizpen harremanak gizartean ekoizpena garatzeko ezartzen diren gizarte harremanen multzoa da. Bereziki kapitalismona tesuniguruan erabiltzen den kontzeptua da, langile eta enpresarien arteko harremanak izendatzeko, non langileak bere lan indarra saltzen dion enpresariari soldata baten trukean, enpresariak horren zati bat, gainbalioa alegia, patrikaratuz. Ekoizpen harremanen garapenean garrantzia handia du gainegitura politiko eta juridikoak. Ekoizpen harremanek eta ekoizpen indarren garapenak talka egiten dutenean, krisia sortzen da, ekoizpen harremanak, gainegitura juridiko-politikoan ez baitira gauza ekoizpen-indar berriek ezarri duten egoera berriari aurre egiteko. Hala gertatzen da, adibidez, berrikuntza teknologiko handia gertatzen denean, ekoizpen-indarren garapenen aldaera arruntena alegia, jabetza eta langile eta enpresarien arteko harremanak ez baitira halakoetan egoera berrira erraz egokitzen; orduan, desorekak sortzen dira (langabezia, esaterako, teknologiak lanpostuak ezabatzen dituenean) eta horrek krisi soziala ekartzen du, eta batzuetan baita iraultza soziala ere.
Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, relaciones de producción.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.