Ekoizpen potentziala


KategoriakEkonomia

Ekoizpen potentziala ekonomia batean, baliabide dotazio eta teknologia jakinekin, helduko litzatekeen ekoizpen maila da, baliabide guztiak modu efizientean erabiliko dira. Ekoizpen efektibo edo erreala ekoizpen potentzialetik behera dago beti, ekoizpen prozesuetan eta ekonomiaren baliabideen esleipenean dauden akatsengatik. Ekoizpen potentzialaren eta ekoizpen efektiboaren arteko aldeari ekoizpen-arraila edo ekoizpen-arrakala (ingelesez, output gap) deitzen zaio. Langabezia ekoizpen potentzialera iristea eragozten duen faktore nagusia da.

Beste hizkuntzetan: ingelesez, potential output; gaztelaniaz, producción potencial.

135 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.