Ekoizpen-bidea bereziki teoria marxistan erabiltzen de kategoria da, eta ekoizpena aurrera eramateko beharrezkoak diren materialak eta ondasunak biltzen ditu, hau da kapital fisikoa. Ekoizpen-bideei lan-indarra eta finantza-baliabideak gehitzen…

Ekoizpen-faktoreak edo ekoizpen baliabideak jarduera ekonomikoak garatzean, hots produktu eta zerbitzuen ekoizpen-prozesuetan, beharrezkoak diren input edo sarrerak dira, haien konbinazio egoki batez produktua edo zerbitzua ekoiztea ekarriko dutenak (ikus, gainera, intsumoak). Adibidez, garia egiteko soroa, ura, haziak, makineria, nekazariaren lana, haren esperientzia eta hark garia landatzeko hartu duen erabakia bera behar dira; horiek guztiak behar den moduan bateratuz garia emango lukete eta beraz gariaren ekoizpen faktoreak edo input-ak lirateke, eta garia irteera edo output-a. Ekonomia batean eskura dauden ekoizpen-faktoreen multzoak ekonomia horretako aparatu produktiboa osatzen du.
Ekonomia klasikoan, ekoizpen faktoreen artean lurra, lana, kapital fisikoa eta enpresaritza edo ekintzailetza (ingelesez, entrepreneurship) bereizten ziren:
Kapitalismoan ekoizpen-faktoreen jabetza pribatua da. Marxismoak, berriz, ekoizpen-faktoreen jabetza estatuarena izan beharko litzateke.
Sailkapen erabilgarriagoa da ordea, ekoizpen faktoreen artean faktore finkoak eta aldakorrak (edo zirkulatzaileak) bereizten dituena. Orokorki, ekoizpen faktore finkoak dira epe laburrera aldatu ezin direnak (nekazariaren lursaila, makineria, adibidez); aitzitik, ekoizpen faktore aldakorrak lana eta ekoizpenerako erabiltzen diren materialak (lehengaiak, bitarteko produktuak,...) izaten dira, haien kopurua aldatu egin daitekeelako epe laburrera (adibidez, nekazariak berehala erabaki dezake soroan lan gehiago edo gutxiago egitea, edo hazi gehiago ereitea). Epe luzera, berriz, faktore guztiak aldakorrak dira (adibidez, epe luzera nekazariak lur sail handiagoa lantzea erabaki dezake).
Sarri, esperientzia aski da ekoizpen-maila batera heltzeko ekoizpen faktoreetatik zenbat erabili behar den jakiteko, sukaldean plater bat egiteko beharrezkoak diren osagaiak eta horien kantitateak jakiten ditugun bezala, baina enpresa mota askotan ekoizpen faktoreen kopuruak eta ekoizpena nola lotzen diren matematikoki aztertzen da, ekoizpen funtzio baten bitartez. Ekoizpen faktoreen konbinazio ezberdinek ekoizpen maila baterako ekoizpen ahalbideen muga osatzen dute. Beste alde batetik, ekoizpen faktoreak modu eraginkorrean erabiltzen diren aztertzeko, produktibitate kontzeptua erabiltzen da.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.