Ekoizpen-ahalmen geldia erabili edo gauzatzen ez den ekoizpen-ahalmena da, ekoitzi zitekeen baina azkenean ekoitzi ez den ekoizpen-bolumena. Adibidez, ekoizpen-ahalmena 10 tonakoa bada hilean, eta hilabete batean ekoizpen-bolumena 8 tonakoa izan bada, ahalmen geldia 2 tonakoa da.
Ahalmen geldi totala bi ataletan banatzen da:
- aurreikusitako ahalmen geldia, zuzendaritzaren erabaki baten ondorioz ekoizpen-ahalmen maximora heltzea erabakitzen ez denean, eskaera-maila nahikoa ez delako adibidez.
- ahalmen geldi operatiboa, planifikatutako ekoizpen-bolumenaren eta ekoizpen-bolumen errealaren arteko aldea, inefizientziak eta espero izan ez diren faktoreek (langileen greba, adibidez) eraginda.1
Adibidez, ekoizpen-ahalmena 10 tona bada, zuzendaritzak 8 tona ekoiztea planifikatu eta azkenean ekoizpen-bolumen erreala 7 tonakoa bada, aurreikusitako ekoizpen-geldia 10-8=2 tona da, eta operatiboa 8-7=1 tona.
Beste hizkuntzetan: gazteleraz, capacidad de producción ociosa.
1.
Osorio O. Un enfoque diferente para medir la ociosidad en el costeo integral. Revista española de Financiación y Contabilidad. 1988;(57):539-581.
Loturiko artikuluak
Jarduera-mailaEnpresa, lantegi edo ekoizpen-unitate batean, jarduera-maila ekoizpen-bolumenaren eta ekoizpen-ahalmenaren arteko erlazio edo zatiketa da, aldi jakin baterako eta unitate berdinetan:[latexpage]
Adibidez, ekoizpen-ahalmena aldi jakin baterako 10 tona…
Ekoizpen-ahalmenaEkoizpen-ahalmena edo ekoizteko ahalmena enpresa edo lantegi batean hel daitekeen ekoizpen-bolumen maximoa da, uneko ekoizpen-faktoreak eta baliabideak kontuan harturik. Bi eratara kalkula daiteke: ahalmen maximo teorikoa, diseinuzko ahalmena…
Ekoizpen-bolumenaEkoizpen-bolumena, produkzio-bolumena edo bolumen produktiboa enpresa edo lantegi batean produkzioa da, aldi jakin batean. Ikus, gainera Ekoizpen-ahalmena