Ekoizpen-bolumena, produkzio-bolumena edo bolumen produktiboa enpresa edo lantegi batean produkzioa da, aldi jakin batean. Ikus, gainera Ekoizpen-ahalmena
Ekoizpen-ahalbideen muga edo ekoizpen-aukeren muga (EAM) ekonomia batek eskura dauden ekoizpen-faktoreekin eta teknologiarekin epe jakin batean ekoiz ditzakeen ondasun eta zerbitzuen konbinazio maximoak dira (ikus, gainera, ekoizpen potentziala). Eredu sinplea izan arren, eskasia, aukera, efizientzia, merkataritzaren abantaila konparatiboak eta garapen kontzeptuak azaltzen ditu.
Demagun bi ondasun bakarrik ekoiz daitezkeela ekonomia batean: artoa eta burdina. Ekonomiak 50.000 lanorduko ahalmena du bi ondasun horiek ekoizteko: arto tona bat ekoizteko 1.000 ordu behar dira, eta burdin tona eskuratzeko 2.000 ordu.
Ekoizpen-ahalbideen mugak baliabidea (50.000 orduak) oso-osorik erabiliz zenbat arto eta zenbat burdin ekoiz daitekeen azaltzen du. Kalkulu sinple batzuekin muga horretako puntu batzuk eman daitezke:
Puntu horiek kartesiar diagrama batean jarri eta lotzen badira, ekoizpen-ahalbideen muga eskuratzen da. Puntu horiek efizienteak (baliabide guztiak erabiltzen dira) eta posibleak dira. Mugaren gainetik dauden puntuak ezinezkoak dira (K esaterako, irudian), eta azpitik daudenak posibleak baina ez efizienteak, ekoizpena handitu daitekeelako (P puntua, esaterako, irudian).
Aukera-kostuak ondasun baten unitate gehigarri bat ekoizteagatik beste ondasunetik zenbat murriztu behar dugun adierazten du. Aurreko datuekin, burdinaren ekoizpena 5 tonatik 10 tonara aldatzean, artoaren ekoizpena 40 tonatik 30 tonara aldatzen da; beraz, burdin tona bakoitzeko (40-30)/5=2 tona arto gutxiago ekoizten da. Horixe da burdinaren aukera-kostua: 2 tona arto burdin tona bakoitzeko.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.