Ekintza positiboa


KategoriakSoziologia

Ekintza positiboa diskriminazioaren aurka eta berdintasunaren alde planteatu, erabaki eta garatu egiten den edozein erabaki, programa edo politika publiko da. Terminoa Estatu Batuetan sortu zen, hasiera batean gutxiengoen aurkako diskriminazioaren aurka ekiteko baina egun bereziki genero arloan erabiltzen da, gizon eta emakumeen berdintasunerako oztopoak eta hierarkia erlazioak ezabatzeko neurriak adierazteko. Herrialde batzuetako politika publikoetan, erakunde publiko nahiz pribatuek ekintza positiboak barnehartu behar dituzte euren proiektu eta programetan, ezinbesteko baldintza gisa,  dirulaguntza publikoak eta bestelako abantailak lortu eta administrazioarekin lankidetzan aritzeko.

Beste hizkiuntzetan: ingelesez, affirmative action; gaztelaniaz, acción positiva.

178 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.