Ekintza kolektiboa


KategoriakSoziologia

Soziologian eta ekonomian, ekintza kolektiboa (ikus, kolektiboa) bi eragile edo gehiagok elkarrekin burutzen duten ekintza da, helburu jakin bat betetze aldera, helburu hori betetzerakoan interes desberdinak izan ditzaketen arren. Ekintza kolektiboaren azterketaren aitzindaria Mancur Olson (1932-1998) izan zen, The Logic of Collective Action lanarekin. Analisi ekonomikoa aplikatuz, Olsonek ondorioztatu zuen banakoek ez dutela izaten interes ekonomikorik ekintza kolektiboan parte hartzeko, bereziki talde handietan, kontsentsua bilatzeko zailtasunak direla eta,  eta koertzioa edo hertsapena gertatzen ez bada. Ekintza kolektiboa garatzeko oztopo hauen ondorio gisa, free rider edo aprobetxategiaren problema aztertzen da. Oztopo horiek guztiak gainditu, kontsentsua bilatu eta helburuaren batera ekiteko negoziazioa ezinbesteko tresna da.

200 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.