Ekintza antropikoa gizakiak egindako eta naturan eragina duen jarduera oro da, hala nola aldaketa klimatikoa, deforestazioa, nekazaritza eta arrantza. Ikus, gainera Antropikoa eta antropogenikoa
Ekintza dialogikoa Paulo Freire pedagogoak (1921-1997) pedagogia kritikoen baitan garatu zuen hezkuntza teoria dialogikoaren funtsezko kontzeptua da. Teoria horren arabera, komunikazioa eta elkarrizketa (dialogoa), besteenganako benetako hurbilketa baten bitartez, hezkuntzaren muinean dago. Horren baitan, ekintza dialogikoa elkarrizketa aktiboa da, bestea ulertuz eta harekin bat eginez, lankidetzan (ikus, ikaskuntza kooperatiboa), elkarrekiko hausnarketaz, ikaskuntza motibatzaile lehenbizi eta gero ekintza bilakatzen dena, pertsonak aske hezi eta hazteko.
Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, acción dialógica.
Ikus, gainera
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.