Ramon Saizarbitoria (Donostia, 1944- ) euskal idazlea da. Bere garaiko idazle nabarmenetakoa, bere ibilbide literarioa gazte-gaztetatik hasi zuen, 1960ko hamarkadan, euskal literaturan 64ko belaunaldia deitu izan den horren…
Ehun metro Ramon Saizarbitoria idazleak (Donostia, 1984) 1976 plazaraturiko eleberria da. Estilo berezi batez, Donostiako egungo Konstituzio Plaza zeharkatuz euskal militante abertzale batek polizia talde bat atzetik duela egiten duen ihesladia da, 100 metrokoa hain zuzen, poliziak tiroz hiltzen duen arte. Errealismo gordin batez, militantearen gogoetak, uneko sentsazioak, oroitzapenak gertakarien inguruan egunkarietan emandako berriekin eta jendearen elkarrizketekin tartekatzen ditu, iraganeko eta geroko denbora planoak nahastuz, azkenea sortutako nahaspila berrosaketaren ardura irakurleari utziz. Militantea kafetegi huts batean eserita dagoen mutil gazte baten aurrean erortzen da, halabeharrez militantearekin bizitza-lotura duena.
Laburpena
Eleberria sei kapituluetan banaturik dago, eta haietako bakoitza ere eszena batzuetan bnaatzen da. Laburpena hobeto ulertzeko zenbakiak jarriko zaizkie eszena horiei, eleberrian haiek bestrik gabe bata bestearen atzetik jarrita azaltzen badira ere.
BAT
1. eszena (laburra), militantea txikitan: Haur batzuk ikasgela batean, eskola hasi aurretik. Atea ixten da eta isiltasuna nagusitzen da.
2. eszena, plazako gaztearen itaunketa (gazteleraz): Polizia batzuk militante tiroz hil duten tokitik gertu, taberna bateko kanpoaldean eserita, zegoen gaztea itauntzen du, gaztelaniaz. Poliziek ohiko nagusikeriaz jokatzen dute berarekin.
3. eszena (laburra), egunkari baten berri baten hasiera: Ayer a las 8 de la mañana ...
4. eszena, militantearen gogoetak ihesaldiaren hasieran: Arnasestuka doa korrika, itotzen. Poliziak "alto" oihukatzen dute, eta plazara sarturik, abanikoan zabaltzen dira ihesbideak kontrolatzeko. Militantea diagonalean doa, plazako sarrera batetik beste izkina batera, Zamudio izena duen taberna aldera, nahiz eta hura itxita dagoen. Taberna kanpoaldean, ordea, gazte bat dago eserita, txundituta, izututa, gertatzen ari dena ikusita. Militantea harengana doa, etsirik, badaki ez duela ihesbiderik, hil egingo dutela, baino gaztea bere heriotzaren lekukoa izango da gutxienez. Gogora etortzen zaio instant batean txikitako pasarte bat: nola Kontxako pasealekura joan zen eta aitak egunkaria irakurtzen zuen bitartean, olatuekin jolastera joan zen, baina olatu batek harrapatu eta larruzko sandaliak busti zituen, aitarengana itzuli zenean sekulako belarrondokoa eman zion; burua txistu batek zeharkatu ziola. Eta ihesaldira itzultzen da, berriz, besoak azkar mugituz, eta polizia baten pistolari begira.
5. eszena (laburra), egunkari baten berri baten jarraipena: Tras una larga persecución ...
6. eszena, kaleko eszena: Goiza da, jendea lanera doa. Bi herritarren elkarrizketa, bezperan gertatutakoari buruz, gazteleraz, noiz izan zen eta abar. Euskaraz bukatzen da: potroena ez dik inor diskutitzen, dio batek. Jendea kaleetatik. Egunkari-postu batean, egunkari-saltzaileak berria aurreratzen dio erosle bati, elkarrizketa labur batean. Jendea autobusean, "Por un San Sebastián más limpio" kartela.
7. eszena (laburra), egunkari baten berri baten hasiera: Nuevos rumores sobre la salud de Pablo VI, ...
8. eszena, Konstituzio plazako udal liburutegiko eraikina: bi pertsonen arteko elkarrizketa bezperan gertatutakoari buruz: batak kontatzen dio besteari non izan zen. Plazari buruzko historiaren pasarte bat, gazteleraz, kakotx artean: garai batean zezenketak egiteko erabiltzen zen.
BI
1. eszena (laburra), militantea txikitan: haurrari ikaskide batek deitzen dio eta burua bueltatzen du. Irakasleak gogor esaten dio: Zuazala..loquesea, a dónde mira?
2. eszena (laburra): Donostiako Amara auzoa. Autobus geltokian dago zain pertsona bat. Egunkaria eskutan, zigarroa pizten du. Autobusa iristen da. Kartera irekitzen du.
3. eszena (laburra), egunkariko testu laburra: Disminuyen las esperanzas españolas de medalla.
4. eszena, bi personen arteko elkarrizketa: Bezperako tiroketari buruz hasten dira hizketan, mutil bakarra omen zela, hildako batzuk izan direla azken aldian. Bitartean, euri giroa da hirian, aterkiak gora eta behera. Konsitutzio Plazan haurrak txingoka jolasten. Konstituzio Plazaren historia-testu txiki bat, gazteleraz.
5. eszena (laburra), egunkariko testu laburra: Hicieron varios disparos.
6. eszena, militantearen ihesaldiaren jarraipena: Erori egiten da ia-ia, baina azkenean lortzen du oreka atxikitzea. Orain bere problema iztaian sentitzen duen pistola da, erosotasunez beti hor eman baina kriston traba egiten diona. Gogoratzen da behin taberna bateko komunera sarturik, tipo bat sartu eta pistola han nonbait utzi zuenez, apuntatu egin zuela harekin. Mantra edo esaldi bat ("korri, korri") behin eta berriz esatea lagungarri izan daitekeela pentsatzen du. Korrika jarraitzen ud, besoak tolesturik eta aurrera eta atzera abiada bizian. Albo batean grisez jantiztako tipoa dakusa, Star markako pistola euskuan daramala, arkupeetan, handik ihesbidea itxi nahian. Gogoratzen da gaztetxoa zelarik, ikastetxeko fraide batek korrika egiteko dominak eta lepokoak kentzeko esaten ziela. Konturatzen da Micheleren giltza duela eskuan. Gogoratzen Michele, neska frantsesa, ezagutu zuen lehen aldiaz, bere gerrialdearen edertasuna eta haren azal leuna, inoiz ukituko zenuen azalik leunena. Nola Danielen etxera heldu eta ogiaren bila joan behar zuela, lagundu zeniola bidea egiten. Bidean, desio bat pentsatzeko esan ziola eta berak esateko eskatu zionean, bere desioak konfesagarriak ez zirela esan ziola. Ogia erosteko tabernara sartzen dira. Baserritar batzuk, musean. Neskari begiratzen diote. Diote beraien artean, "gaur egun neska ia biluzik doaz", "titi polittak dituk". Zenbat ogi behar dituen, mutilak Micheleri.
7. eszena (laburra), egunkariko testu laburra: Continuán las investigaciones.
8. eszena (laburra), tabernan: ogia eskatzen du mutilak, tabernako nagusiak, gizon lodikote bat, Micheleri begiratzen diola, katu bat laztatzen. Zenbat den galdetzen du mutilak.
9. eszena (laburra), egunkariko testu laburra: Organización desarticulada
10. eszena, tabernan: musean ari diren baserritarrek mutilak euskaraz egiten duela aditzen dute. Donostiarrak? Euskaldunak? - galdetzen dute. Atarian, zakurra zaunka, hara eta hona, katetik tiraka. Michelek: Sabes hablar vasco? Mutilak baietz. Nik ere badakitkit hitz batzuk, dio neskak. Neskak hitz topiko batzuk esaten dizkio. Acojonante, bukatzen du mutilak, barrez. Etxera bueltan, kilker hotsa. Neska dio kilkerren hotsaz jakin daitekeela hozberoa, mutilak ez dio sinsesten. Ingelesezko kantu bat aditzen da, etxe batetik, algara artean. Etxera sartu baino lehen, Michelek musu ematen dio mutilari ezpainetan. Ingelesezko kantuaren hitzak.
11. eszena, ihesaldian: Michelek esan zion giltza benetako maitaleei baino ez diela uzten. Giltza estutu egiten du eskuetan, bertan bertan bizitza gordeko balu bezala. Pentsatzen du Michele ez duela berriz ere ikusiko. Eta estutu egiten du giltza eskuan. Plazaren beste aldean beste mutil hori, liburuak besapena, ikara begietan. Korrika bizian ari da mutila, arnasestuka.
Bista jazarleengana jiratzen du iheslariak. "Para o te aso, cabrón" dio etengabe, haietako batek. Beste jazarle bat, errebolber batekin. Inguratzen ari dituk. Arrandegi kaletik ikusten zuen ihesbidea galdutzat jotzen du. Zirkulu erdia osatzen ari da korrika mutila. Baina ez jazarleek, haiek tiro egitekotan haietako bat ez zauritzeko, eta baita ere mutilak tiro egingo balu, haien burua babesteko. Oihu egiten dute, zapaten hots bizia. Harmonia bitxi bat, harik eta tiro hotsak airea urratzen duenera arte, errebolberraren tiro hotsa.
12. eszena (laburra), egunkariko testu laburra: Intentaron por todos los medios.
13. eszena (laburra), plazako mutilaren itaunketa (gazteleraz): ea zer egiten zuen goizeko 8tan taberna itxi bateko aulki batean eserita. Zain zegoela dio mutilak, neska baten zain. Harrigarria, diote poliziek. Berak ez zekiela taberna itxita zegoenik. Poliziek ez diote sinesten.
HIRU
1. eszena (laburra), egunkariko testu laburra: El fugitivo desobedeció las órdenes.
2. eszena: militantearen ihesaldiaren jarraipena: Balak jo egin dio militanteari eta dardara batek astintzen dio gorputza. Nekez mantentzen du oreka. Micheleren giltzak ihes egiten dio eskuetatik, eta horrekin batera bere iragana, eta bere bizitza. Giltzarekin batera, domina bat, non jartzen duen: Michele Manassé. 1946. o RH+.
3. eszena, militantea eta Michele ohean elkarrekin: Michelek dio judua dela. Lepoko domina zertarako daraman, mutila. Beti kendu daitekeela, suizidatu eta hilotz anonimo bihurtu nahi izanez gero. Zergatik den hain morbosoa, mutila. Neska altxatu egiten da biluzik. Zigarro bila hasten da militantea, eta dei bat eta bisita bat egin behar ditu. Bertso batzuk gogora: nora doa kondenatuak diren horien guztien odola? Michelek dio bere aita Aljeriako judua zela. Bertso batzuk: haur torturatuen odola. Neskaren adatsa, ohean. Neskaren biluztasuna, ohean. Neskak esaten dio bere gelako hormetako loreak 4580 direla. Behin kontatu zituela, eta geroztik miopia duela Lore amaigabeak kontatzen, infinitua nolakoa izan daitekeen jakiteko. El Caballo Blanco lixiba markako etiketan, emakume batek lixiba botila bat zuen eskuetan, etiketa berdinarekin, eta horrela, irudi bat bestearen barruan, infinituraino. Besarkatu egiten dira. Neskak haren hankekin inguratzen du mutilaren gorputza. Horrela, maitasunean, infinituki nahiko lukeela dio neskak. Maitasun-jolasetan, ohean. Deia egin beharra, mutilari akordatzen zaio. Joan beharra dauka mutilak. Noiz itzuliko den, neska. Escríbeme leugo, dio neskak.
4. eszena: militantearen ihesaldiaren jarraipena: Militanteak ez du burua jiratzen. Oreka berreskuratu du. Atzeko polizia bate giltza hartzen du lurretik. Mutila ez dago seguru zauritua dagoen, agian tiroaren hotsak eraginiko asaldura baino ez da izan. Agian, abisatzeko tiro bat. Jazarleari bi tiro geratzen zaizkio pistolako kargadorean, eta militanteari 50 metro, eserita dagoen mutilarengana iristeko.
(lanean, 64 orrialde 107tik eginak)
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.