Literatura-lan bati dagokionez, autorreflexibitatea obran bertan literatura-lanari buruz egiten den erreferentzia gutxi gorabehera sakona da, obraren barruko beste elementu narratibo gisa, edota idazleak berak bere obrari buruz egiten…
Egokitzapena literatura, antzezlan edo film batean oinarrituta ekoitzi eta plazaratzen den produktu kulturala da, jatorriko lana beste era batera, maiz beste espresiobide bat erabiliz, baino narratiba atxikiz betiere, erreproduzitu nahi duena. Egokitzapena eleberri batetik film, komiki edo antzezlan batera egin daiteke, edo antzezlan batetik film batera, edo espresiobide berdina erabiliz, baino forma aldatuz (adibidez, helduentzako eleberri bat haur eta gaztetxoentzako moldatuz). Egokitzapena askea dela esaten da, lan berriak jatorriko lanaren narratiba edo ezaugarri nagusi batzuk jarraitzen ez dituenean.
Beste hizkuntzetan: ingelesez, adaptation; gaztelaniaz, adaptación.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.