Koiuntura ekonomikoa eskualde edo herrialde bateko uneko edo epe laburreko egoera ekonomikoa da. Hainbat faktorek edo elementuk osatzen dute, hala nola inflazioa, langabezia-tasa, enpresen salmenten bilakaera, kontsumoa eta…
Politika ekonomikoan bereziki baina baita ere arlo sozialean, egiturazko erreformak, egitura-erreformak edo erreforma estrukturalak herrialde edo batasun ekonomiko batean jarduera ekonomikoari buruzko marko erregulatzailean egiten diren aldaketa eta erreforma sakonak dira, egitura ekonomikoa aldatzen dutenak alegia.
Adibidez, egiturazko aldaketak dira legeen alorrean egiten diren aldaketa sakonak (esaterako, langileak enplegatu eta kaleratzeko legezko markoan egiten diren aldaketak, lan-erreformak alegia), aurrerapen teknologikoak eta erakundeen antolaketan burutzen diren berrikuntzak. Legeak koiuntura ekonomikora egokitu edo krisi-egoera batera moldatzeko ahaleginak ordea (diru-laguntzen politika, behin behineko aldaketak tributazioan, esaterako), ezin dira egiturazko erreformatzat hartu.
Beste hizkuntzetan: ingelesez, structural reforms; gaztelaniaz, reformas estructurales.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.