Enpresan, efizientzia ekonomikoa edo eraginkortasun ekonomikoa ekoizpen maila bat kostu txikienarekin burutzen denean gertatzen den egoera da. Beraz, efizientzia tekniko edo produktiboan erabilitako baliabideen unitate fisikoak kontuan hartzen diren bitartean, efizientzia ekonomikoan erabilitako baliabideen kostuari, diru unitatetan, erreparatzen zaio.
Teoria ekonomikoan, efizientzia ekonomikoa gertatzen da Paretoren optimo batera heltzen garenean, hots, ezinezkoa denean eragile ekonomiko baten utilitatea gehitzea beste batena murriztu gabe. Kontzeptu globala eta orokorra da beraz, gizarte eta ekonomia osoari dagokiona, eta horregatik efizientzia partzial zenbait barnehartzen dituena, hala nola efizientzia teknikoa eta efizientzia banatzailea.
Ikus, gainera
Loturiko artikuluak
Amortizazio ekonomikoaAmortizazio teknikoa edo amortizazio ekonomikoa denboran zehar ibilgetuak izaten duen balio-galera kontabilitatean jasotzea da. Izan ere, ibilgetua ekoizpen-prozesuan erabiltzeagatik edo besterik gabe denbora pasatzeagatik narriadura eta ondorioz balio-galera…
Bizitza ekonomikoaAktibo baten bizitza ekonomikoa balio ekonomikoa duen bitarteko denbora da, hau da, ematen dituen etekinak ken kostuak, behar bezala eguneratuta, erabiliango balioa alegia, positiboa denean. Labur esanda, bizitza ekonomikoa…
Desazelerazio ekonomikoa (motelaldia)Ekonomian, desazelerazioa, dezelerazioa edo motelaldia ekonomiaren hazkunde-tasaren moteltzea, gehienetan Barne Produktu Gordinari buruzkoa, eta ziklo ekonomiko berria, atzerakada edo depresioa (jarduera ekonomikoaren murrizketa dakartenak), iragar dezakeena. Beste aldagai batzuei…