Justizia soziala gizarte bateko pertsona guztian aukera-berdintasunean, ekitatean eta duintasunez elkarrekin bizi diren egoera da. Honako alderdi hauetan gauzatzen da, besteak beste: kalitatezko osasun eta hezkuntza publikorako sarbide…
Antropologian, eboluzionismo soziala edo eboluzionismo antropologikoa gizarteek eta kulturek beti aurrera egiten dutela baieztatzen duen ikuspuntu antropologikoa da, modu progresibo eta uniforme batean, eta gizarte eta kulturen arteko diferentziak euren eboluzioaren maila ezberdinetan daudelako gertatzen dira. Ikuspegi honen arabera, gizarte guztiak eboluzio maila berera helduko lirateke denborarekin. Aurkako ikuspuntua da erlatibismo kulturala da, gizarteek patroi desberdinak jarraitzen dituztela, eta ondorioz alderatu ezin direla, aldezten duena. Eboluzionismoa XIX. mendean sortu zen, Ilustrazioaren ondorioz aurrerabidearen ideia puri-purian zegoenean; horren defendatzaile nagusiak Edward B. Tylor eta Lewis Henry Morgan estatubatuar antropologoak izan ziren.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.