Ebokazioa sentsazio batek gogamenean iradoki eta pizten duen oroitzapen eta zirrara da. Izan daiteke usain, irudi, soinu edo hitz bat, bere baitan duen esanahia gaindituz irudikapen zehatza osatzen duena, lausoa edo anbiguoa izan arren. Maiz artean, musikan eta literaturan, eta horren baitan poesian bereziki, sortzen da, artelanaren izaera literaletik haratago, espiritua eraman eta betez.
Loturiko artikuluak
Kontrastea (artea)Artean, kontrastea artelan bateko elementuen desberdinen justaposizioa, batera jartzea alegia, elementu horien ezaugarri desberdinak (hala nola, kolorea eta formak) nabarmendu eta ikuslearen arreta erakartzearren. Batzuen iritziz, artelanen sorreraren…
Efektismoa (artea)Artean, efektismoa artistak elementu, ezaugarri edo berezigarri batzuk islatu eta nabarmentzeko duen asmo, joera eta trebetasuna da, ikuslearengan zirrara eta bestelako emozio biziak sortze aldera. Batzuetan adiera gaitzesgarrian…
Luzemetraiak eta laburmetraiakZinemagintzan, luzemetraiak eta laburmetraiak filmak euren iraupenaren arabera sailkatzeko erabilzen den sailkapena da: luzemetraiak film luzeak dira, eta laburmetraiak film laburrak. Tartean, erdimetraiak ere bereizten dira batzuetan. Luzemetraiek…