EBITDA enpresaren errentagarritasuna aztertzeko ohiko adierazlea da. Ingelesezko Earnings Before Interest, Taxes, Depreciation, and Amortization esamoldetik dator, eta adierazten duen bezala, enpresaren irabaziak dira, baina interesak eta amortizazioak barneratu gabe. Horrela, enpresaren jardueraren beraren errentagarritasun-adierazlea da, enpresak mozkinak sortzeko duen ahalmena, enpresa nola finantzatu den kontuan hartu gabe. Beraz, ez du inondik adierazten enpresaren likidezia, ez eta inbertsioak nola eskuratu diren, eta horregatik, eta hori da adierazlearen oztopoa, errentagarritasuna gehiegiz neurtzeko joera izango du, bereziki enpresak apalankamendu handiz jarduten duenean.
Ikus, gainera
Loturiko artikuluak
Palanka-efektu finantzarioaPalanka-efektu finantzarioa edo apalankamendu finantzarioa inbertsio bat aurrera eramatean zorpetzeak, kanpoko finantzazioa baliatzea alegia (kapital edo funts propioak erabili ordez), errentagarritasuna gehitzearen efektua da. Hain zuzen ere, inbertsioaren errentagarritasuna zorpetzearen…
Emaitzen kontuaEmaitzen kontua edo galdu-irabazien kontua enpresa baten ekitaldiko emaitza edo galdu-irabaziak kalkulatu eta nola sortu diren azaltzen dituen finantza-egoera da. Labur, emaitza sarrerak ken gastuak eginez kalkulatzen da,…
Ustiapeneko emaitzaUstiapeneko emaitza enpresak bere ohiko jardueran aldi jakin batean eskuratzen dituen sarrerak ken irteerak dira, alegia salmentak ken jarduerako gastu normalak. Zehazki, enpresaren negozio-bolumena, izakinen aldaketa, beste ustiapeneko…