Ebidentzia anekdotikoa edo froga anekdotikoa hipotesi bat frogatzeko era ez sistematikoan jaso eta aztertutako datuen multzoa da, estatistikoki adierazgarriak ez diren arren, hipotesi hori baieztatzeko erabiliak. Bereziki esperientzia pertsonaletan oinarritzen dira, esperientzia hori oso mugatua eta sinesmenek eta aurreiritziek kutsatua izanik, hala nola berrespen akatsaren bitartez. Adibidez, gizonak etxean narratsagoak direla frogatu edo baieztatzeko, emakume batek bere anaiak aipatzen dituenean, ebidentzia anekdotikoa erabiltzen duela adierazi beharko genuke litzateke; edota egunkarian etorkin batek hilketa bat egin duenean, etorkinak hiltzaileak direla baieztatzean.
Loturiko artikuluak
Ebidentzia (zientzia)Filosofian, ebidentzia, zehatzago ebidentzia zientifikoa, proposizio, hipotesi eta teoria zientifiko jakin bat egiazkoak dela frogatzeko erabiltzen den informazioa da. Informazio horren erabilera, ebidentziaren eraketa alegia, kontziente eta esplizitua…
Ebidentzia edo nabaritasuna (Descartes)Descartesentzat, ebidentzia edo nabaritasuna egiaren oinarrizko propietatea da; ez dago, beraz, ebidentziarik gabeko egiarik, eta ebidentzia hori intuizioz baino ezin da gertatu, ideiak argitasunez eta bereizkortasunez azaltzen zaizkigunean. Beste hitzetan,…
AnekdotakAnekdota (antzinako grezierazko ἀνέκδοτος, anékdotos, « argitaratu gabea »; eta ἀνέκδοτα, anékdota « idatzi gabeko gertaerak », hitzetatik) egiazko gertaera berezi eta bitxi baten kontakizuna da, gehienetan hitzaldi edo elkarrizketa baten haritik…