Ebaluazio sumatiboa, ebaluazio batutzailea edo ebaluazio batukorra ikaskuntza prozesuaren bukaeran burutzen den ebaluazioa da, aurrez jarritako helburuak bete diren egiaztatzeko (ikus, gainera, ebaluazio egiaztatzailea). Badu eragozpen nagusi bat: ez du aukera ematen ikaskuntza prozesuan zehar zuzenketak edo moldaketak egiteko. Ebaluazio sumatiboarekin kontrajartzen diren sistemak dira ebaluazio jarraitu edo etengabea eta ebaluazio hezigarria.
Loturiko artikuluak
Ebaluazio jarraitua (etengabeko ebaluazioa)Ebaluazio jarraitua, ebaluazio jarraia edo ebaluazio etengabea ikaskuntza prozesu osoan zehar burutzen den hezkuntza-ebaluazio sistema da, ebaluazio sumatiboaren aurkakoa, prozesu horretan hainbat ebaluazio-tresna (ez soilik azterketak) garatuz eta…
Ebaluazio-irizpideakHezkuntzan, ebaluazio-irizpideak ikasleen ikaskuntzari buruz ezarritako konpetentziak, trebetasunak edo edukiak bete diren erabakitzeko aurreikusten diren informazioak dira, ikaslearen behaketan eta hark eginiko proba eta jardueretan oinarrituta. Beste hizkuntzetan:…
Ebaluazio hezigarria (ebaluazio hezitzailea)Hezkuntza prozesutik at burutzen den eta kanpoko irizpide estandarrak erabiltzen dituen ebaluazio klasikoa ez bezala, ebaluaketa hezigarria, ebaluazio formatiboa, prestakuntzazko ebaluazioa edo ebaluazio hezitzailea ikaslearen ikaskuntza-prozesua hobetu eta…