Hezkuntzan, ebaluazio integratzailea ikasleak irakasgai edo jakintza-arlo guztietan batera garatutako konpetentziei eta lortutako emaitza eta helburuei erreparatzen diena, hutsune edo gabezia puntualak zehaztuz, haietarako zuzenketa-neurriak proposatuz, baina aldi berean haiek erlatibizatuz, emaitza globala aintzat hartzeko. Espainian, bereziki hezkuntza-etapa baten amaieran garatzen den ebaluazio mota da, etapa gaindidutzat eman ala ez balioesteko.
Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, evaluación integradora.
Ikus, gainera
Loturiko artikuluak
Ebaluazio idiografikoa (pertsonalizatua, idiosinkratikoa)Ebaluazio idiografikoa, ebaluazio pertsonalizatua edo ebaluazio idiosinkratikoa ikaslearen gaitasun eta bestelako zirkunstantzia pertsonaletatik abiaturik, ikaskuntza prozesuan emaitza estandarrak baino, jarrerak, ahaleginak eta ikaskuntzaren aurrerapena kontuan hartzen dituen ebaluazio…
Ebaluazio integrala (hezkuntza)Hezkuntzan, ebaluazio integrala hezkuntzaren helburu eraldatzailearen ikuspegitik egiten den ebaluazioa da, ikasle bakoitzaren banakako dimentsio antropologikoa eta gizarte-dimentsio kolektiboa garatuz, betiere ikasleak garatu behar dituen konpetentzia guzti-guztiekin lotuta,…
Ikaskuntza integratzaileaIkaskuntza integratzailea gertatzen da ikaslea irakasgai eta jakintza-arlo desberdinetan ikasitako edukiak lotu eta bateratzeko gauza denean, problemak ebatzi eta proiektuak garatzeko. Eskolako eredu pedagogikoak badu zer egina arlo…