Errenta ondasun batek aldiro ekartzen duen diru edo etekinen kantitatea da, bereziki ondasun hori alokairuan izateagatik. Diru kantitate bat inbertituta dakarren diru eta etekinen fluxua ere bada. Beste…
Dumpina enpresa batek bere prezioak nabarmen jaistea da, batzuetan kostu-preziotik behera, merkatu-kuota irabazi eta konkurrentziari lehia egiteko aukera guztiak ixteko helburuarekin. Konkurrentzia desleiala garatzeko modu nagusietako bat da, maiz monopolioek garatu izan dutena, lehiakide berrien sarrera eragozteko, sarrera-hesi moduan. Nazioarteko merkataritzan maiz erabili den praktika da, beste herrialde bateko enpresek beste merkatu batean muturra sartu eta zabaltzeko, bertako enpresenak baino prezio merkeagoetan saltzen dutenean, haien herrialdeetako lan-indarraren kostu merkeagoak probestuz.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.