Platonen ontologian, mimesia edo imitazioa mundu hautemangarria eta mundu hautemanezina edo ideien mundua lotzeko modua da. Platonentzat, lotura hori inperfektoa da guztiz, bigarren mailakoa hierarkia ontologikoan, ideien mundua…
Platon filosofoak errealitateari buruzko dualismo ontologikoa planteatu zuen, errealitatea bi atalek (hortik dual-ismo hitza), mundu sentikorrak (mundu sentigarria) eta ideien munduak (mundu adigarri edo ulergarria) alegia, osatzen dutela baieztatuz. Bi atal edo mundu horiek, errealitatearen bi ikuspegi direnak, loturik eta bereizita daude aldi berean: mundu sentikor edo sentigarriak gauza indibidualek osatzen dute, zentzumenen bitartez hautematen dugu eta aldakorra eta iragankorra da; mundu fisiko horretatik harantzago dauden ideiak, berriz, betierekoak eta aldaezinak dira, eta haietatik imitazio kopia inperfektu gisa diren gauza sortzen dira. Bi atalen arteko erlazioa eidos terminoaren bitartez gertatzen da: eidos, ikustea alegia, gauzak azaltzen zaizkigun modua da, baino eidos hitzetik ideia ere badator, garbi utziz Platonentzat ideiak modu ikusgarri batean direla ideia, haien ikusizko forma perfektuetatik sortzen direla gero gauza konketuak, ikusi egiten ditugunak.
Ikus, gainera
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.