Drogak


KategoriakPsikologia

Drogak (etimologiaz, neerlanderazko droghe vate esamoldetik, "kupel lehorrak", Erdi Aroan kupeletan gordetzen ziren substantzia lehorrei erreferentzia eginez; zeltierako drough, "txarra", hitzetik eratortzen dela ere aipatu da) kontzientzia, hautematea, sentsazioak eta umorea aldatzen dituzten substantziak dira, izan naturalak izan sintetikoak. Termino gaitzesgarria da, bereziki kaleko hizkeran zabaldua, legalki erabili ohi dena substantzia ilegalak biltzeko, eta aldi berean lausoa, horien artean baitaude aluzinogenoak (haluzinazioak sorrarazten dituztenak), estimulatzaileak, narkotikoak (mina arintzen dutenak) eta estupefazienteak (ongizatea eta erlaxazioa sorrarazten dituztenak). Termino alternatibo gisa, psikotropiko erabiltzen da, bereziki psikologian eta psikiatrian, termino neutroa, konnotazio negatiborik gabea baita, etimologiaz kontzeptua hobeto adierazten duena.

Batzuen arabera, droga ilegalak diren substantzia psikotropikoak baino ez lirateke, kokaina eta heroina adibidez. Beste batzuen arabera, berriz, drogak legalak  ere izan badira, hala nola botika psikotropikoak (psikofarmakoak) eta alkohola eta tabakoa. Beste alde batetik, drogak adikzioa edo dependentzia sortzen duten substantzia gisa definitzen dutenak dauden bitartean, beste batzuek droga bigunak (adikzio edo ondorio psikofisiologiko larririk sortzen ez dutenak) nahiz droga gogorrak (adikzio bizia eragiten dutenak) bereizten dituzte.

Ikus, gainera

260 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.