Kapital finkoaren kontsumoa kapital edo aktibo finkoetan jasotzen den balio galera ekonomikoa da. Bereziki, makroekonomian, zehazki nazioko kontuetan, jasotzen den atala da. Beraz, enpresetako kontabilitatean jasotzen den amortizazio…
Droga kontsumoa drogak, substantzia estimulatzaile fisiko eta psikoaktiboak alegia, gorputzean barneratzea da, ahotik edo bide batzuetatik (arnastuta, muskulu barnekoa,...) nahita eta kontzienteki. Drogen kontsumoa esperimentala, ludikoa, soziala edo terapeutikoa izan daiteke, eta batzuetan adikzioa edo drogazaletasuna eragiten du, drogen ohiko kontsumoak mendekotasuna eragiten duenean, gizabanakoa droga gehiago eta gehiago hartzera bultzatuz. Legez kanpoko drogen kontsumoa bera, oro har, ez da legez kanpokoa, baina bai legez kanpoko droga trafikoa. Hala ere, drogaren kontsumoak, adikzioarekin edo adikziorik gabe, drogen legez kanpoko trafikoa bultzatzen du eta horrekin lotutako delinkuentzia eta arazo sozial guztiak. Horrela, drogen kontsumoaren aurkako borroka, maila pertsonalean (droga-kontsumoari beti ez esanez) eta sozialean, legez kanpoko drogak izan ala ez, haien funtzio terapeutikotik haratago, drogen arazo soziala konpondu eta pertsonen ongizatean eta osasunean sustatzeko funtsezko faktorea da.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.