Distraktoreak edo nahasgarriak aukera anitzeko proba batean galdera bakoitzean erantzun zuzenarekin batera, erantzuteko aukera gisa eskaintzen diren erantzun okerrak dira. Distraktoreak eraginkorrak izan daitezen baldintza hauek bete behar dituzte:
- subjektu guztietatik egon behar da proportzio bat distraktore bat aukeratzen duena; izan ere, inork ez badu aukeratzen disktraktore hori, distraktorea alperrik txertatu da proban;
- puntuazio total altua dutenek distraktoreak proportzio txikiagoan hautatu behar dituzte, eta beraz erantzun zuzena proportzio handiagoan;
- puntuazio total baxua dutenek distraktoreak proportzio handiagoan hautatu behar dituzte, eta beraz erantzun zuzena proportzio txikiagoan.
Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, distractores.
Loturiko artikuluak
Psikologia positiboaPsikologia positiboa bere azterketa esperientzia, sentimendu eta bereizgarri psikologiko positiboen inguruan ardazten duen psikologiaren korrontea da, bereziki buruko nahasmenduak saihesteko eta haien tratamendurako nahiz hazkunde pertsonalerako eta motibaziorako…
MetaanalisiaMetaanalisiak gai baten inguruko ikerketak bildu eta haiei buruzko ondorio bateratu eta globalak eskuratzeko azterketak dira. Bi motako metaanalisiak egin daitezke: integratiboak eta interpretatiboak. Metaanalisi integratiboetan, ikerketan emaitzak…
Proportzioak (estatistika)Estatistikan, proportzioa populazio edo multzo batean ezaugarri jakin bat izan edo baldintza bat betetzen duten elementuen kopurua zati populazioa osatzen duten elementuen multzoa da. Adibidez, ikasle euskaldunen proportzioa…