Distraigarriak


KategoriakEstatistika

Psikometrian eta testen eraketan, distraigarriak item edo galdera bakoitzean txertatzen diren aukera okerrak dira, ebaluatzen den gaiari buruz ez dakiten subjektuen erantzunak erakartzea helburu dutenak. Distraigarri egokien diseinua garrantzitsua itema egokia izan dadin. Zehatzago, distraigarri bat egokia dela irizten da honako baldintza hauek btetzen badira:

  • subjektu kopuru minimo baten erantzuna izan behar da;
  • item bereko beste distraigarrien probabilitate berdina izan behar du;
  • distraigarria aukeratu dutenen puntuazio totala txikiagoa izan behar da erantzun zuzena aukeratu dutenen puntuazioa baino;
  • diskriminazio negatiboa izan behar du: zenbat eta puntuazio txikiagoa izan, orduan eta maizago erantzun behar da.

Beste hizkuntzetan: ingelesez, distractor; gaztelaniaz, distractor.

187 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.