Psikometrian, test-birtesta test edo beste neurketa-tresna baten fidagarritasuna edo errepikakortasuna (neurketa-tresna batek denboran zehar neurketa homogeneoak jasotzeko duen ahalmena) neurtzeko metodo bat da,1 subjektu berdinei test berdina bi aldiz (lehen testa eta bigarrena edo birtesta) aplikatzean datzana. Test beraren bi puntuazio multzoetarako, korrelazio-koefiziente bat kalkulatu eta interpretatzen da: korrelazioa positiboa eta altua bada, neurketa tresna fidagarria dela esan daiteke. Metodoa egokiro aplikatzeko, testaren eta birtestaren arteko denbora ez laburregia ez luzeegia izan behar da: laburregia bada, baliteke erantzunen arteko korrelazioa handia testaren fidagarritasunagatik beragatik ez, baizik eta subjektuak erantzunak gogoratzen dituztelako gerta daiteke; luzeegia bada, korrelazio txikia, tresnaren fidagarritasun eskasagatik baino, bitartean subjektuen izaera, jarrera, iritzia, trebezia edo ezagutza aldatu delako sortu daiteke.
Erreferentziak
1.
Construcción y validación de escalas de medición en salud: revisión de propiedades psicométricas. Archivos de Medicina. 2015:1-10.
Loturiko artikuluak
Eskalatzea (psikometria)Psikometrian, eskalatzea (ingelesez, scaling) konstruktoak eta aldagai ezkutuak neurtzeko baliatzen diren elementuak (test edo adierazle bat) kuantifikatzeko modua da. Adibidez, test bateko erantzunak azken puntuazioa emateko nola erabiliko diren eskalatzeari dagokio.…
PsikometriaPsikometria subjektuen ezaugarri psikologikoak, hala nola izaera, portaera, ezagutzak eta ahalmenak, neurtzea helburu duen zientzia da, bereziki teknika horien printzipio eta betebeharrak eta teknika horiekin eskuratzen diren emaitzak…
Forma paraleloak (psikometria)Psikometrian, eta bereziki testen fidagarritasunari buruz, forma paraleloak edo forma baliokideak testa osatzen duten bateko bi galdera multzo dira, galdera komunik gabe, eta haiek osatzen duten testa bezalatsu,…