Diruaren zirkulazio-abiadura


KategoriakEkonomia

Diruaren zirkulazio-abiadurak, labur diruaren abiadura ere deitua, diru-unitate bakoitza epe jakin batean zenbat aldiz eskualdatzen den adierazten du. Adibidez, ekonomia batean urtean zehar  Kepak 100 eurok erosketa egin badio guztira Aneri, eta Anek Kepari 200 eurokoa, diruaren eskaintza 50 euro bada, diruaren abiadura (100+200)/50=6 da, hau da, euro bakoitza 6 aldiz mugitu da esku batetik bestera. Praktikan, diruaren zirkulazioa Nazio Produktu Gordina , termino nominaletan, diru-eskaintzarekin zatituz kalkulatzen da, Fisher-en ekuazioaren arabera. Monetaristek diruaren zirkulazio-abiadura nahiko konstantea dela irizten dute. Hartara, diru eskaintzaren gehikuntza soil baten efektu bakarra zirkulazio-abiadura konstante utziko lukeen prezioen igoera litzateke, diruaren teoria kuantitatiboaren arabera. Keynesianismotik berriz, diruaren zirkulazio-abiadura ezegonkorra izaten dela irizten da, eta beraz ezin da oinarritzat hartu, inflazioa eta beste makromagnitudeak azaltzeko.

Beste hizkuntzetan: ingelesez, velocity of money; gaztelaniaz, velocidad de ciruculación del dinero.

237 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.