Diru-sarrera pertsona, enpresa edo beste erakunde baten ondarean dirua gehitzen den bakoitzean gertatzen den eragiketa finantzarioa da, kobrantza baten bitartez gauzatzen dena. Horren aurkakoa da diru-irteera edo despoltsapena. Ez dira nahastu behar diru-sarrerak sarrera kontzeptu kontablearekin, sarrerek ondare garbiaren gehikuntza dakartelako beti. Adibidez, enpresa batek makina bat saltzen duenean, erosi zuen prezio berean, diru-sarrera bat gertatzen da, baino ez da zentzu hertsi kontablean sarrera bat, horren ondorioz enpresaren ondarea gehitu ez delako. badira, halere diru-sarrerak sarrera direnak; adibidez, enpresak alokairu bat dirutan kobratzen duenean.
Itzulpenak: gaztelaniaz, entrada de efectivo.
Loturiko artikuluak
Sarrera marjinalaEkonomian, sarrera marjinala enpresa batek produktu-unitate bat gehiago salduta eskuratzen duen diru-sarrera gehigarria da. Kontzeptua mikroekonomian erabiltzen da, analisi marginalistan eta eskola neoklasikoan bereziki, enpresak mozkinak maximotzeko irizpidea…
Despoltsapena (diru-irteera)Despoltsapena edo diru-irteera une jakin batean eta eragiketa edo egitate finantzario baten ondorioz enpresa batean gertatzen den diruzko ordainketa da. Diru-sarrerekin batera, kutxa-fluxua ere bada, eta beraz enpresaren…
Kutxa-fluxuakKutxa-fluxuak (inglesez, cash-flow) enpresak edo horren proiektu edo sail batean gertatzen diren diru-sarrerak (diruzko kobrantzak) eta diru-irteerak (diruzko ordainketak) dira. Diru-sarrera gertatzen denean, kutxa-fluxua positiboa da; diru-irteera gertatzen…