Dirua truke ekonomikoak egiteko erabiltzen den bitartekoa da, prezioak eta balioak adierazteko ere erabiltzen dena. Historian, metalezko txanpon edo zati txikiak erabili izan dira diru gisa, baina munduko kultura…
Diru fiduziarioa bere baitan urre, zilar edo beste metal preziaturik edo berez objektu gisa baliorik ez duen edo oso balio eskasa duen dirua da, baina truke-bitarteko eta ordainbide gisa gizartean gertatzen diren transakzio ekonomikoetan jendartean onartua izango delakoan jendearen konfiantza edo fiducia (latinez) duena. Historian diru fiduziario gisa erabili dira maskorrak, piperra eta gatza, besteak beste. Egun ordea, diru fiduziarioa estatuek jaulkitzen dituzten txanpon eta billeteek osatzen dute, legezko diru edo onartu beharreko truke bitarteko eta ordainbide gisa estatuaren indarra eta bermea dutelako (ikus, fiat dirua), baina finean estatuarekiko konfiantzan oinarritu baino egiten ez dena, estatuak ematen dien ahalmena ezik, txanpon eta billete horiek paper eta metal gisa balio eskasa dutelako.
Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, dinero fiduciario.
Ikus, gainera
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.