Diru eskaintza edo moneta eskaintza, ekonomia batean une batean zirkulatzen ari diren diru kantitatea da. Kantitate horrek bi atal nagusi diru: diru-oinarria (legezko dirua zirkulazioan, eskudirua alegia, gehi…
Moneta batasuna edo diru batasuna herrialde subirano batzuek diru edo dibisa komun bat baliatzea adosten duteneko egoera da. Beste batzuetan ordea, moneta batasuna herrialdeek euren diru unitateak atxiki, baina beraien artean truke sistema finko bat ezartzea erabakitzen denean gertatzen da. Truke sistema horrek batasuneko dibisen arteko erabateko bihurgarritasuna eskatzen du. Edonola ere, moneta batasuna moneta politiko komun bat eskatzen du, eta beraz herrialdeek beren subiranotza galtzen dute arlo horretan; areago, moneta batasunak banku zentral komun baten sorrera eskatuko luke, moneta politika koordinatzeko. Abantaila moduan, moneta batasun batek dibisen arteko truke tasen fluktuazioek dakarten ziurgabetasuna saihestu eta transakzio-kostuak murrizten ditu.
Beste hizkuntzentan: ingelesez, monetary union; gaztelaniaz, unión monetaria.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.