Plebiszitua (latinezko, plebiscitum hitzetik) estatu batean herriak erabaki dezan gai jakin baten inguruan antolatzen den bozketa da, bereziki gai hori berebiziko garrantzia duenean eta legearen baitan aurreikusita ez…
Diktadura (latinezko dictator hitzetik, Erroman botere absolutua zuen majistratua) herrialde batean pertsona edo talde txiki batek botere absolutua dueneko erregimen politiko autokratikoa da, non agintaritza modu autoritario batez burutzen den, herritarren borondatea kontuan hartu gabe, ideologia totalitario bat inposatuz. Kontzeptu politiko modernoa da, XIX. mendetik eratutako erregimen politikoei aplikatua, demokraziari guztiz kontrajarria. Diktadoreak diktaduran agintzen duten pertsonak edo taldeak dira.
Diktadurak estatu-kolpe, iraultza nahiz gerra zibilen ondorioz sortzen dira gehienetan, herrialdearen eraketa instituzionala eskasa denean eta herriaren erantzuna ahula dela baliatuz. Beste batzuetan, herriaren onespenarekin ere eratu daitezke, herriak ideologia totalitarioa onartzen duenean.
Diktaduraren ezaugarri nagusia diktadore edo agintariaren botere absolutua da, erakunde demokratikoak eta botere banaketa bertan behera uzten dituena, maiz bere kontrolpeko erakunde sasidemokratikoak ezarriz, boterea legitimatzeko, baina aldi berean eskubide zibil eta giza eskubideekiko mespretxua, zuzenbide-estatuaren galera, militarismoa eta estatu polizial baten bilakaera ere ohikoak dira.
Zenbait diktadura-mota bereizten dira:
Ikus, gainera
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.