Hizkuntza arrotzak komunitate batean barneratu direnean, endoglosia tokiko hizkuntza bertan bizi direnen hizkuntza nagusia izaten jarraitzen duenean gertatzen den egoera da. Ikus, gainera Diglosia Endodiglosia
Diglosia eremu geografiko edo sozial batean bi hizkuntza edo gehiago dauden hizkuntza-egoera da, non hizkuntza horiek hierarkia bat duten, bat nagusia eta besteak gutxituak izanik (ikus, hizkuntza gutxitua eta hizkuntza maioritarioa). Diglosian ohikoa da hiztunen propio eta berezkoa den eta egunerokoan darabilten ama hizkuntza edo herri-hizkuntza bati beste hizkuntza bat gainjarri, nagusitu eta gailentzea, nagusia den hizkuntza formala, klasikoa, tradizio literario handikoa, jantzia eta prestigioduna izateagatik, eskola, hedabide, gobernu eta bestelako gizarte instituzioen bitartez bultzatuta, jatorrizko hizkuntzaren esparru sozialaren gutxiketa ekarriz.
Euskal Herrian diglosia egoera ohikoa da hainbat eremu geografikoetan, euskara jatorrizko hizkuntza izan arren, erdera hainbat erabilera eremuetan (administrazioan, lantokietan, ...) nagusitu eta erderara jotzen baitute askok eta askok. Horrela, azkenean, aditu eta mintzatu beharraren poderioz, erderak dira nagusitzen diren hizkuntzak, diglosia egoera ekarriz.
Ikus, gainera
Erreferentziak
https://soziolinguistika.eus/files/Mikel%20Zalbide%20Diglosiaren%20purgatorioaz..pdf
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.