Idealismo transzendentala Immanuel Kant filosofoak (1724-1804) bere sistema filosofikoa, bereziki bere teoria epistemologikoa, izendatzeko erabili zuen terminoa da. Horren arabera, ezagutza fenomenoei buruzkoa da, eta ez noumeno edo…

Dialektika transzendentala Immanuel Kant filosofoak (1984) arrazoimenaren bitartez metafisikari buruzko teoria eta kritika da. Kanten arabera, arrazoia munduaren azken kondizio edo galderei buruz hausnartzeko erabiltzen denean, arima, Jainkoa eta beste kontzeptu metafisiko eta faltsuetara heltzen gara. Kontzeptu hauei buruz hausnartzean, dena da sofisma edo argudio faltsua, horrelakoetan kategoriak gainditu eta haien erabilera transzendatala egiten dugu, haien mugak gaindituz alegia (trans- aurrizkiak muga pasatzea adierazten du) eta ilusio transzendatala sorraraziz. Dialektika transzendatalari dagokio ilusio faltsu horiek azalaraztea, metafisikaren kontzeptuak diren bezalakoak hartzea, arrazoiaren kontzeptu huts moduan, ezagutza eratzen ez dutenak baina aldi berean ezagutza hori bateratzeko ahalmena dutenak.
Ikus, gainera
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.