Orokorrean, determinazioa (latinezko terminus hitzetik, "ebazpena, erabakia") zerbaiten ezaugarriak, mugak eta helburuak zehaztu eta finkatzea da. Hitzak erabilera zenbait ditu:
- autodeterminazioa, komunitate, herri edo nazio batek bere etorkizunari buruz, bereziki bere gobernu-mota eta independentzia politikoari buruz, erabakitzeko eskubidea;
- osasunaren determinazio soziala, epidemiologiaren korronte kritikoa, osasuna eta gaixotasuna indarrean dauden harreman sozialen eta zapalkuntzen ondorio gisa hartzen dituena;
- biologian, determinazioa (Bioscio webgunean).
Loturiko artikuluak
Intrintsekoa eta estrintsekoaZerbaiten propietate edo ezaugarri bat intrintsekoa dela esaten da, esentziala edo bere-berezkoa denean. Adibidez, gardentasuna uraren propietate intrintsekoa dela esango genuke. Berriz, propietatea zirkunstantziek edo beste zerbaitekin dituen…
Homogeneotasuna eta heterogeneotasunaZerbait homogeneoa dela esaten da, hura osatzen duten elementuak edo osagaiak berdinak edo antzekoak direnean. Aldiz, zerbait heterogeneoa dela esaten da, elementu eta osagai aski ezberdinek osatzen dutenean.…
Kongruentzia eta inkongruentzia (orokorrean)Kongruentzia zerbait beste zerbaitekin lotzean gertatzen den adostasun edo bateragarritasuna da. Orduan, dena delakoa kongruentea dela esaten da. Inkongruentzia berriz, zerbaitekiko lotura gauzatzen ez denean gertatzen da, eta…