Gauza baten propietatea ezinbestekoa denean gauza hori existitu eta dagokion bezala sailkatu eta izendatzeko, propietate hori esentziala dela esaten da. Propietate hori gauza existitzeko beharrezkoa ez denean, gerta…

Kongruentzia zerbait beste zerbaitekin lotzean gertatzen den adostasun edo bateragarritasuna da. Orduan, dena delakoa kongruentea dela esaten da. Inkongruentzia berriz, zerbaitekiko lotura gauzatzen ez denean gertatzen da, eta orduan dena delakoa inkongruentea dela esaten da.
Hainbat testuinguruetan erabiltzen diren terminoak dira: esaldi edo diskurtso bat inkongruentea dela esaten da, haren baitan kontraesanak daudenean; portaera bat lortu nahi den helburuarekin inkongruentea dela estaen da, portaera helburu horretara heltzeko egokia ez denean.
Sinonimoak (kongruentzia): koherentzia, egokitasuna.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.