Despertsonalizazioa


KategoriakPsikologia

Despertsonalizazioa edo despersonaliazioa pertsona batek bere gorputza eta gogamenetik at balitz bezala sentitzen deneko esperientzia psikologiko subjektiboa da. Gizartetik sorrarazitako objektibazio edo alienazio prozesu baten ondorioa izan daiteke. baino orokorrago antsietate egoeretan eta psikotropikoen kontsumoaren ondorioz ere ager daiteke. Kontzientzia edo niaren falta moduan ere sentitu daiteke, nia zerbait arrotz balitz bezala, eta beraz modu automatikoan jokatuz zein emoziorik sentitu gabe.  Kronikoa denean, pertsonaren nahasmendu disoziatiboa adierazten du, eta beste nahasmendu batzuen sintoma gisa ere ager daiteke. Maiz, desrealizazio sentsazioarekin batera ere ager daiteke, non  mundu irreal eta arrotz agertzen zaion subjektuari.

Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, despersonalización.

 

188 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.