Desmerkantilizazioa edo dekomodifikazioa ondasunak eta zerbitzuak merkatuaren eremutik atera, eta euren dimentsio soziala eta giza balioa oinarritzat hartzen dituen prozesu soziala eta politikoa da, ondasun eta zerbitzu horiei buruz pertsonek dituzten eskubideak lehenesten dituena. Bereziki Gøsta Esping-Andersen daniar soziologoak (1947- ) landutako kontzeptua izan da. Desmerkantilizazioa osasun arloan hezkuntzan, kulturarneta beste hainbat arlotan aplñikatu daitekeen kontzeptua da, bereziki politika neoliberalen ondorioz arlo horien eskaintza merkatuen esku geratu denean. Adibidez, elikagaiei buruz, desmerkantilzazioa elikagaien balio ekologikoa eta soziala nabarmendu eta lehenesten ditu, agroekologiaz eta tokiko ekoizleek eskainitakoa denen kasu.
Ikus, gainera
Loturiko artikuluak
Moldaera sozialaMoldaera soziala (biologiako moldaera kontzeptutik, hedaduraz) pertsona edo gizatalde bat bere portaera aldatzeko prozesua da, arauak bete eta gizartean integratzeko helburuarekin. Bigarren mailako sozializaziorako mekanismoa da. Moldaera soziala eskatzen…
Kapital soziala (soziologia)Agian, kapital soziala enpresaren testuinguruan bilatzen ari zinen. Soziologian, kapital soziala talde, komunitate, erakunde edo gizarte bateko kideen artean sortzen diren harreman eta interakzio sendo eta iraunkorren multzoa…
Komodifikazioa (merkantilizazioa)Komodifikazioa edo merkantilizazioa edonolako ondasun edo zerbitzua, maiz izaera aske eta publikoa duena, salgai bihurtu, eta hortik ahalik eta etekin gehien ateratzeko prozesu kapitalista da, interes pribatuen mesedetan eta interes…