Komodifikazioa edo merkantilizazioa edonolako ondasun edo zerbitzua, maiz izaera aske eta publikoa duena, salgai bihurtu, eta hortik ahalik eta etekin gehien ateratzeko prozesu kapitalista da, interes pribatuen mesedetan eta interes kolektiboaren kaltetan. Maiz, pribatizazioa erabiltzen da komodifikazioa bideratzeko. Komodifikazioaren adibide garbienetakoa masa-turismoa da, herriko ondare natural, historiko eta kulturala mozkin ekonomikoa ateratzeko erabiltzen delarik, adibidez naturgune baterako eta herri ikuskizunetaz gozatu ahal izateko sarrera ordainaraziz, bertakoei propioa duten ondare horretaz gozatzeko aukera oztopoak jartzeaz gainera, haiek ondare horri buruz duten atxikimendua kolokan jarriz. Etxebizitzen inguruko espekulazioa ere komodifikazio prozesua da, etxebizitzarako eskubide kolektiboa kolokan jartzen duelako, prezioak neurri igoaraziz, eta azkenean bertako bizilagunak auzotik kanporatuz.
Ikus, gainera
Loturiko artikuluak
Gentrifikazioa (elitizazioa)Agian hezkuntzaren elitizazioa bilatzen ari zinen. Gentrifikazioa edo elitizazioa (ingelesezko mailegua, gentry hitzetik, "klase aberatsa") hirietako erdiguneko auzo batzuetan maila sozioekonomiko ertain-altuko klase sozialek egiten duten apropiazio edo…
PribatizazioakPribatizazioa estatuaren esku dauden enpresak esku pribatuetara aldatzea da, administrazio publikoaren esku dauden enpresa, aktibo eta zerbitzuak enpresa pribatuei salduz zein administrazio publikoak eskaintzen dituen zerbitzu publikoak sektore…
Gizarte ekonomiaGizarte ekonomia edo ekonomia soziala elkartasunak, eta ez irabazteko asmoak, gidatutako ekoizpen eta banaketa-harremanen multzoa da. Horrekin batera, kudeaketa demokratikoa eta autonomia izaten dira ekonomia sozialeko erakundeen beste…