Ekonomian eta ondasun bati buruz, herrialde batek beste herrialde baten aldean abantaila absolutua duela esaten da, ondasun hori baliabide gutxiagorekin eta beraz kostu txikiagorekin ekoizteko gai denean. Kontzeptua…
Ekonomian, deslokalizazioa, deslokalizatzea, deskokapena, deskokatzea edo *deslokatzea, gehienetan deskokatze industriala edo industria-deslokalizazioa dena, lantegien lekualdatzea da, ondasun eta zerbitzuen ekoizpenean kostu txikiagoak eta beste kondizio egokiagoak, abantaila konpetitiboak alegia, lortzeko helburuarekin. Lekualdatzen den jardueraren arabera, industria-deslokalizazioa, zerbitzuen deslokalizazioa eta abar bereizten dira. Bereziki XX. mendearen bukaeratik gertatu den prozesua da, globalizazio ekonomikoaren eraginez, bereziki kualifikazio baxuko jarduerak lekualdatuz lan-kostu txikiagoak dituzten herrialdeetara. Deslokalizazio-fluxu nabarmenak Mendebaldeko Europatik eta Ameriketako Estatu Batuetatik Txinara, Indiara eta garapen bidean dauden beste herrialdeetara izan dira, ekonomia emergenteetara alegia.
Ikus, gainera
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.