Produktu edo zerbitzu bat kostu-prezioan merkaturatzen dela esaten da, prezioa unitateko kostuaren berdina denean, eta hartara salmentaren bitartez kostua estaltzera soilik heltzen garenean, irabazia hutsa izanik. Kontzeptua problematikoa…

Marketinean, deskremazioa produktu berritzaile bati hasieran oso prezio altua jarri eta denbora pasa ahala horren prezioa jaisteko estrategia da, enpresaren diru-sarrerak maximotzea helburu duena, produktuaren berritasuna dela-eta bezeroek ordaintzeko prest dauden gehigaria eskuratzeko, eta prezioak jaisten direnean, prezioak jaisteko zain izan direnen salmentak eskuratzeko, beherapen-efektua probesteko. Esan bezala, bereziki produktu berritzaileetan garatzen den estrategia da, hala nola produktu teknologikoetan. Arriskuak ere baditu ere; izan ere, hasieran prezio altua ordaindu zutenek engainatuta sentitu daitezke, gero prezioa jaitsi dela ikusitakoan, eta beste alde batetik, kontsumitzaileek prezioa jaitsi arte itxaroteko ohitura har dezakete, enpresaren salmenten kaltetan.
Ikus, gainera
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.