Deskolonizazioa


KategoriakHistoria

Deskolonizazioa erregimen kolonial baten baitan dauden herriek independentzia lortzeko prozesua da, kolonialismoa juridikoki eta politikoki bukatutzat ematearekin batera. XX. mendean zehar gertatu zen, bereziki 1950-1960 hamarkadetan, eta horren bitartez XIX. mendetik potentzia kolonialen mendean izan ziren Asia eta Afrikako hainbat herrialde haietatik independente bilakatu ziren. Independentziak ordea, ez zuen ekarri erabateko burujabetza, eta kasu gehienetan deskolonizatutako herrialdeek dominazio ekonomiko eta politikoa pairatzen dute egun ere. Hain zuzen, deskololizatutako herrialdeek Hirugarren Mundua delakoa osatzen dute gaur egun neurri handi batean.

Herrialde horietako burujabetza nahia eta beraz deskolonizazioa ekarri zuten faktoreak hauek izan ziren:

  • Mendebaldeko potentzien aurkako mugimenduen sorrera, hala nola panarabismoa, afrikanismoa eta asiatismoa, dominazioa eta zurien arrazakeria agerian utziz eta kasu askotan herrialde haietako ideologia nazionalista sustatuz
  • Deskolonizazioaren aldeko lider historikoen ekaprena ere nabarmena izan zen, hala nola Gandhi eta nehru Indian, Ho Chi-Minh Vietnamen; Sukarno Indonesia eta Lumumba Zairen, egungo Kongon alegia.
  • Lehen Mundu Gerraren ondoren, potentzia kolonialek krisialdi politiko eta ekonomikoa larria pairatu zuten. Gainera, Thomas Woodrow Wilson estatubatuar presidenteak Wilsonen 14 puntuak plazaratu zituen, herri guztien burujabetza eskubidea aldarrikatuz. Sortu berria zen Sobiet Batasunetik ere herrien independentzia aldarrikatzen zen.
  • Nazioarteko erakundeen babesa, bereziki Nazio Batuen Erakundearen aldetik.
  • Herri kolonizatuen eta deskolonizatuen arteko anaitasuna, 1955 ospatutako Bandung-eko Konferentzian gauzatu zena.

Deskolonizazioa fase batzuetan zehar garatu zen:

  • 1945-1955 bitartean Asiako herrialdeak izan ziren bereziki independentzia lortu zuten.
  • 1955-1970 bitartean Afrikako herrialdeak izan ziren independentziarako bidea hatu zutenak.

Aldi berean, deskolonizazioa lortzeko bideak desberdinak izan ziren:

  • batzuek modu baketsuan lortu zuten, bereziki Erresuma Batuak kolonizatutako herrialdeetan.
  • beste batzuetan deskolonizazio iraultza baten bitartez gertatu zen, modu guztiz gatazkatsuan eta batzuetan indarkeriaz, hala nola Indonesian, Angolan, Mozambiquen eta Algerian.
344 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.