Lan kualifikazioa lanpostu baterako langile batek dituen konpententzia eta gaitasunen multzoa da. Lan kualifikazioa langilearen prestakuntzak eta trebakuntzak nahiz lanpostu horretan duen esperientziak osatzen dute.
Desklasamendua gertatzen da gizabanako batek bere klase sozialeko kide izateari uzten dionean, goragoko edo beheragoko estatus sozioekonomiko batera aldatuz. Mugikortasun sozialarekin loturiko kontzeptua da, beraz. Terminoa marxismoan erabili izan da, euren estatus sozioekonomiko eta laborala hobetuz klase-kontzientzia galdu egiten dutenei erreferentzia egiteko, baina literatura akademikoan alderantziz erabili izan da bereziki, estatus sozioekonomikoa galdu egiten denean gertatzen den fenomenoa izendatzeko. Azken adiera horretan, hiru desklasamendu mota bereizi izan dira: belaunaldien arteko desklasamendua, seme-alabak gutasoen klase sozialetik behera geratzen direnean; belaunaldien barneko desklasamendua, gizabanako batek behera egiten duenean betse estatus sozioekonomikoan, esaterako langabezian geratzearen ondorioz edo prekarizazioarengatik ; eta hezkuntza-desklasamendua, gizabanako baten ikasketen lan merkatuko debaluazioa.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.