Desjabetzea edo espropiazioa, zehazki nahitaezko desjabetzea, estatuak pertsona bati, izan fisikoa izan juridikoa, zerbaiten jabetza (ondasun edo enpresa bat) kentzeko erabakia eta ekintza da, konpentsazio edo ordain baten trukean eta legeak ezarritako prozesua garatuz . Espainiako ordenamendu juridikoan, jabetza pribatuak ondasunak bete dezakeen funtzio soziala mugatzen du, eta beraz utilitate sozial eta publikoa dagoen kasuetan, aurreikusi eta onartu egiten da desjabetzea (hala nola, urtegi bat eraiki behar izateko desjabetu beharreko etxeak, edota estrategikoa izateagatik eta horren kontrola hartze aldera, desjabetzen den enpresa bat). Edonola ere, desjabetzea beti da nahitaezkoa: jabea berea den ondasuna entregatzeko prest egon ala ez, desjabetze prozesua bere borondatea kontuan hartu gabe garatu eta burutuko da, era koaktiboan.
Ikus, gainera
Loturiko artikuluak
Positibazioa (zuzenbidea)Zuzenbidean, positibazioa zuzenbide naturalean jasotako printzipioak lege eta ekintza juridiko, zuzenbide positibo alegia, bihurtzeko prozesua da, printzipio horiek estatutik aplikatu eta eraginkorrak izan daitezen. Positibazioaren bitartez beraz, estatuak…
Prefetak eta suprefetakFrantziako estatuan, prefeta (frantsesez, prefect) estatuaren ordezkari gorena da departamenduan, barne administrazioa eta segurtasuna zuzendu eta kudeatzen dituena. Bere mendean dauden zerbitzuek eta kidegoek prefetura osatzen dute. Halaber,…
KonfiskazioaKonfiskazioa estatuak eta bere ordezkariek, hala nola poliziak edo epaileek, pertsona bati bere esku dituen ondasunak kendu eta estatuaren esku jartzeko burutzen duten ekintza da, ordainik gabe (desjabetzean…