Egia-ostea XXI. mendean garaturiko kontzeptua da, modernitatean nagusi izan den egia-gezurra dikotomia gaindituz (eta hortik oste atzizkia), eta errealitate faktual eta objektiboa erlatibizatuz, sinesmenak eta emozioak egia balio…

Desinformazioa edo manipulazio informatiboa edo mediatikoa publiko bati zuzendutako informazioa nahita ezkutatu, murriztu edo datu faltsuekin eman eta ondorioz errealitatearen ikuspegi distortsionatua azalaraztea da. Desinformazioa nahita eta asmo jakinekin egiten den manipulazioa da: errealitatea norberaren interesetara moldatzea alde batetik, eta beste kasu batzuetan konfiantza publikoa suntsitzea eta gizartean zerbaiten edo norbaiten aurkako iritzia zabaltzea, maiz gorrotoa eta beldurra, abantaila politikoak eskuratu edo besterik gabe desetabilizatzeko asmoarekin. Desinformazioa sorrarazten duen beste estrategietako bat sentsazionalismoa da.
Ikus, gainera
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.