Desbideratze estandarra edo desbideratze tipikoa, desbiderapen estandarra edo desbiderapen tipikoa ere deitua (desbideraketa, desbidazio eta desbiderazio ere erabili izan da), datu-multzo batean datuak batezbestekotik orokorrean zenbat desbideratzen diren adierazten duen neurri estatistiko bat da; beraz, datuen sakabanatzea neurtzen du. Adibidez, datuak 2 eta 4 izanik, batezbesteko aritmetikoa 3 da, eta desbideratze estandarra 1, datuak batezbesteko horretatik 1eko distantziara daudelako. Bariantzaren, maiz erabiltzen den beste sakabanatze-neurri baten erro karratua ere bada.
Datu multzo ezberdinetako sakabanatzeak alderatzeko ordea, desbideratze estandarra ez da nahikoa: aldakuntza-koefizientea kalkulatu behar da, desbideratze estandarra batezbestekoarekin zatituz.
Sakabanatzea neurtzeaz gainera, banakako datuak lagin osoaren adierazgarri zenbaterain diren neurtzen du desbideratze estandarrak (desbideratzea zenbat eta handiagoa, banakako datuek orduan eta adierazgarritasun txikiagoa dute laginean). Inferentzia estatistikoan konfiantza-tarteak eratu eta hipotesi-froga estatistikoak ebazteko ere erabiltzen da. Adibidez, zenbatesle baten desbideratze estandarra lagin-tamainarekin loturik dago orokorrean: zenbat eta lagin-tamaina handiagoa izan, zenbateslearen desbideratze estandarra orduan eta txikiagoa da, eta beraz egindako zenbatespen edo estimazioa, konfiantza-tartearen bitartez, txikiagoa izango da.
Kalkulua
Bi desbideratze estandar bereizten dira estatistikan: populazio-desbideratze estandarra eta laginaren desbideratze estandarra (edo tipikoa) edo desbideratze zuzendua. Populazio-desbideratze estandarrak datuen desbideratzea kalkulatzen du, baina datu horiek populazioa osatzen dutela suposatuz eta ez lagin bat, eta beraz ez du kontuan hartzen lagin-errorea; honela kalkulatzen da
datuetarako:
![Rendered by QuickLaTeX.com \[s_x=\sqrt{\frac{\sum_i(x_i-\overline{x})^2}{n}}=\sqrt{\frac{\sum_i(x_i^2}{n}-\overline{x}^2}\]](https://gizapedia.hirusta.io/wp-content/ql-cache/quicklatex.com-d188dbc09195396a922a9ffd4a4b4422_l3.png)
Lagin-desbideratze estandarrak, berriz, datuek lagin bat osatu eta beraz populazio zabalago baten desbideratze-estandarra zenbatetsi edo estimatzeko erabiltzen da; beraz, lagin-errorea izango du. Froga daitekeenez, populazio-desbideratze estandarra estimatzeko orokorrean errore txikiena ematen duen formula hau da,
lagin-tamaina izanik:
![Rendered by QuickLaTeX.com \[\hat{s}_x=\sqrt{\frac{\sum_i(x_i-\overline{x})^2}{n-1}}\]](https://gizapedia.hirusta.io/wp-content/ql-cache/quicklatex.com-1693f5e927dc29cebddb4d5c558f36cd_l3.png)
Ikusten denez,
lagin-tamaina handietarako ez dago alde handirik bi formulen artean, baina lagin-tamaina txikietan aldea nabarmena da. Desbideratze zuzendua beti handiagoa da populazio-desbideratzea baino.
Adibidez, 4-4-6-8-3 datuetarako, honela kalkulatuko genuke:
![Rendered by QuickLaTeX.com \[ \begin{center} \begin{tabular}{|c|c|} \hline $x_i$ & $(x_i-\overline{x})^2$ \\ \hline 7 & 9 \\ 9 & 1 \\ 9 & 1 \\ 10 & 0 \\ 15 & 25 \\ \hline 50 & 36\\ \hline \end{tabular} \end{center} \]](https://gizapedia.hirusta.io/wp-content/ql-cache/quicklatex.com-428736fc06709c02740d667b5a399259_l3.png)
![Rendered by QuickLaTeX.com \[n=5\]](https://gizapedia.hirusta.io/wp-content/ql-cache/quicklatex.com-9daa791a34f3de785ebce47838801abe_l3.png)
![Rendered by QuickLaTeX.com \[\overline{x}=\frac{50}{5}=10\]](https://gizapedia.hirusta.io/wp-content/ql-cache/quicklatex.com-18bf7957618ee967e3f49a7bccc6dc7d_l3.png)
![Rendered by QuickLaTeX.com \[s_x=\sqrt{36}{5}=2.68\]](https://gizapedia.hirusta.io/wp-content/ql-cache/quicklatex.com-731f0f54f60a21366d51a29c83bd242f_l3.png)
![Rendered by QuickLaTeX.com \[s_x=\sqrt{36}{4}=3\]](https://gizapedia.hirusta.io/wp-content/ql-cache/quicklatex.com-77eaa56d7f8371a3dc9002983fcc1ac0_l3.png)
Ikus, gainera
Loturiko artikuluak
Hizkuntza estandarraHizkuntza estandarra hizkuntza bateko dialektoen artean nagusitzen den hizkuntza aldaera eta hizkuntza bereizgarri edo trazuen multzoa da, dialekto desberdinetako hiztunek elkar komunikatzeko erabiltzen dutena, eta orokorrean hizkuntza idatzian,…
Batezbestekoaren errore estandarraBatezbestekoaren errore estandarra lagin batezbestekoaren desbideratze estandarra da, lagin bat zenbateraino den populazio osoaren adierazgarri islatzen duena: zenbat eta errore txikiagoa, lagina orduan eta adierazgarriagoa da. [latexpage] $\sigma$…
Aldakuntza-koefizienteaEstatistikan, aldakuntza-koefizientea edo aldakortasun-koefizientea desbideratze estandarra zati batezbesteko aritmetiko sinplea da. Datu multzo ezberdinetako sakabanatzeak alderatzeko erabiltzen da bereziki. Izan ere, desbideratze estandarra batezbesteko aritmetikoarekin batera aztertu behar…