Genozidioa gizatalde etniko, erlijioso edo nazional bat sarraskitu edo garbitzeko asmoarekin egindako ekintzen multzoa da, gehienetan estatu baten eskutik zuzenean edo honen jarrera axolagabearen bitartez. Genozidioa bat zuzendu,…
Deportazioa pertsona edo pertsona-talde bat, bereziki atzerritarra denean, herrialde batetik kanporatzea da, bere jatorrizko herrialdera edo beste herrialde batera, bertako agintariek hartutako erabaki administratibo edo penal baten ondorioz, edota pertsona horiek jasaten duten jazarpen politiko, erlijioso edo etnikoagatik (ikus, garbiketa etnikoa), eta kasu horretan, gizadiaren aurkako krimena da. Deportazioa helmugako herrialdeak eskatutakoa denean, pertsonak herrialde hartan egindako delitu bat dela eta, estradizioa dela esaten da. Bertako hiritarrak direnean kanporatzen direnak, berriz, erbesteratze terminoa erabiltzen da, jazarpenaren ondorioz erbesteratzea masiboki egiten denean ezik.
Egun, ohikoak dira deportazio indibidualak, bereziki herrialde batera legez kanpo sartu diren pertsona euren herrialdera itzularazteko. Historian zehar, ordea, maiz gertatu dira deportazio masiboak, nazien eskutik Europako populazio juduen aurka Bigarren Mundu Gerran zehar, kontzentrazio- eta esterminio-esparruetara kasu.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.